Martxan dago Nafarroako Herrien Arteko Txapelketa. Arbizu B multzoan dago. Lehen jardunaldian, aurreko ostegunean, Arbizuk Iruñea izan zuen aurkari eta hiriburukoak nagusitu ziren. Aldiz, ostiralean, Larraun izan zuen aurkari Arbizuk eta sakandarrak gailendu ziren.
1.jardunaldiko emaitzak: Iruñea 4 / Arbizu 0
Kimuak: Sarasibar-Sanchez 18 – Lakuntza-Imaz 16
Haurrak: Berrio-Otondo 18 – Erdozia-Gorrotxategi 11
Jubenilak: Mata-Cordon 22 – Olaetxea-Lazkoz 13
Seniorrak: Garcia-Etchegoin 22 – Nazabal-Goikoetxea 6
2. jardunaldiko emaitzak: Arbizu 3 / Larraun 1
Kimuak: Lakuntza-Imaz 18 / Goldarazena-Garaño 2
Haurrak: Estanga-Gorrotxategi 8 / Berekoetxea-Saralegi 18
Jubenilak: Lima-Petriati 22 / Galartza-Domeño 1
Seniorrak: Olaetxea-Lazkoz 22 – Gurrea-Mitxeo 6
Sakandarrak Josetxo Ezkurra Memorialean
Asteburuan Josetxo Ezkurra Memorialeko (lau t´erdia) partidak jokatu dira. Tartean, B. Zubizarretak (Lapke) 18 eta 4 irabazi zion X. Lakuntzari (Aldabide) eta Iraitz Imazek (Aldabide) 18 eta 0 irabazi zion David Alonsori (Zornotza).