Arbizuko Gure Esku Dagok deituta makina bat herritarren artean galdera ikurra formako mosaikoa sortu zuten ostiral iluntzean. Globo gorriak eskutan erabakitzeko prest daudela irudikatu zuten arbizuarrek. Izan ere, garagarrilaren 18an estatus politikoari buruzko herri galdeketa izanen da eta arbizuarrak hartan parte hartzera gonbidatu dituzte. Honako galderari erantzun beharko diote: nahi duzu Nafarroak gainerako euskal lurraldeekin estatu bat eratzea?
Baina galdeketaren aurretik Bilbora joateko deia egin zuten ostiralean. Izan ere, herriz herri egin den moduan, Gure Esku Dagok galdera ikur erraldoi bat sortu nahi du Bizkaiko hiriburuan garagarrilaren 10ean. “Elkarrekin zer egin dezakegun irudikatu nahi dugu”. Herritarrak erabakitzek prest daudela irudikatzearekin batera, Bilboko ekitaldia Itun Herritarra aurkezteko baliatuko du Gure Esku Dagok, “erabakitzeko eskubidearen alde sortzen ari diren forma eta eduki anitzeko adierazpen guztiak bilduko dituen ituna” izanen da.