Liburuaren eguna dela eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) Juul literatura-hauteskundeak antolatzen ditu. NIEren ekimenak ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzea du helburu. Haiek euren botoen bidez gogoko idazle eta ilustratzaileak aukeratzen dituzte. DBHko ikasleen artean Jon Arretxe arbizuarraren Beti iparralderantz (2014, Erein) liburua dago. Ikasleak hautatutako sortzaileek Lesakan jaso zituzten euren sariak atzo, Arretxe bera tartean.