Arbizuko Udalak, zentroak eta erramuak egiteko ikastaroa antolatu du hilaren 17rako, larunbata. 10:30ean hasi eta 13:00etan despedituko da ikastaroa. Tailerrean irakaslea Toshi Larraza izanen da.
Ikastaroan izena emateak 10 euro balio ditu. Interesa duten pertsonek Arbizuko udaletxeko idazkaritzan, goizez, edo liburutegian, arratsaldez, eman dezakete izena. Horretarako epea asteazkenean despedituko da. Ikastaroa egiteko gutxienez sei pertsona beharko dira, bestela bertan behera geldituko da. Halakorik gertatuz gero apuntatu direnei dirua itzuliko zaie.