Sakana4x4 taldeak antolatuta, beste behin trial 4x4ak ez du huts eginen Arbizuko festetan. Todoterrenoetan ibiltzea maite dutenek izango dute, beraz, bere zaletasunarekin gozatzeko aukera. Larunbatean arratsaldeko bostetan jarri dute hitzordua Arbizuko industrialdean. Denetariko putzuak, trabak eta oztopoak gainditzea izango da todoterrenoen erronka.
Arbizuko 4x4 Trialean ez da denborarik ez penalizaziorik neurtzen, librea izaten da. Topaketan baino zulo handi eta pikuagoak prestatzen dira, paretak ia bertikalak dira. Hemen gidarien abilezia ikustea da inportanteena. Zulo handi horietatik ateratzea, hori izaten da kontua. Nola egiten duten da inportanteena, denbora baino, eta ikusgarriagoa izaten da. Antolakuntzak prestatutako guneak bi norabideetan gainditu beharko dira. Hortaz, ikusgarritasuna ziurtatuta dago eta motorzaleek badute non ongi pasatu.