Sanferminetako lau t´erdiko Torneoak aurrera darrai. Aspeko adarrean Joseba Ezkurdia arbizuarrak Aitor Mendizabal izango du aurkari gaur Mungian. Jaialdia 17:00etan hasiko da. Eskuetan zenbait arazorekin dabil arbizuarra, baina bere erritmoa ezartzen badu gauzak oso zail jarriko dizkio Mendizabali. Jaialdiko beste partidan, Zabaletak Irribarria izango du bikote, Elezkano II.aren eta Rezustaren kontra jokatzeko.
Irabazleak aurreko igandean Elezkano II.a 17 tantotan utzi zuen Altuna III.a izango du aurkari igandean Sopelan, 16:30ean (ETB1) Aspeko adarreko finalean. Jakina, partida horretako garailea uztailaren 7an Labriten jokatuko den sanferminetako lau t´erdiko final handirako sailkatuko da, Asegarceko adarreko finalistaren kontra aritzeko.
Asergarceren adarrean, larunbatean, Barañainen, Asegarceko finalerdia jokatuko dute Aimar Olaizolak eta egun sanferminetako lau t´erdiko txapelduna den Urrutikoetxeak larunbatean Barañainen. Partida oso gogorra izango da.