Aspeko adarrean, atzo jokatu zuten sanferminetako lau t´erdiko final laurdena Joseba Ezkurdiak eta Mendizabal III.ak. Arbizuarra zen faboritoa eta hasieran aldea ateratzea lortu zuen, baina Mendizabalek inoiz ez du partida bat galdutzat ematen eta Ezkurdia endredatzen hasi zen; 19ra berdintzea lortu zuen Mendizabalek, baina Ezkurdiak azken une horretan behar bezala erantzun zuen, eta, azkenean, 22 et a19 irabazita, txapelketan aurrera egitea lortu zuen.
Horrela, igandean, 16:30ean, Sopelan, Altuna III.aren kontra ariko da Ezkurdia (ETB1). Altuna aurreko igandean, Eibarren, partida ikusgarrian Danel Elezkano 17 eta 22 irabaztetik dator. Jota bukatu zuen gipuzkoarrak baina iganderako behar bezala errekuperatuta egongo da. Zalantzarik gabe, partida lehiatua aurreikusten da igandean,
Asergarceren adarrean, larunbatean, gaueko hamarretan sanferminetako lau t´erdiko finalerdia jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Urrutikoetxeak Barañainen. Jaialdia zabaltzen duen partidan Joanes Bakaikoa eta Iturriaga Agirreren eta Ladis Galarzaren kontra ariko dira. Olaizola edo Urrutikoetxea, irabazleak Ezkurdia edo Altuna III.a izango du kontrario uztailaren 7ko sanferminetako lau t´erdiko final handian.