Atzo sanferminetako lau t´erdiko finalerdia jokatu zuten Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak. Erritmo azkarreko eta erremate bikaineko partidan, Altuna III.ak lortu zuen uztailaren 7an, ostiralean, sanferminetako lau t´erdiko finalean aritzeko txartela. Urrutikoetxea bidean utzi zuen Olaizola II.a izango du arerio Altuna III.ak final handi horretan.
Partida lehiatua izan zen Ezkurdiak eta Altunak eskaini zutena, hasieratik bizi-bizia eta kalitate handikoa. Erritmo biziarekin hasi zen lehia. Altunak hartu zuen aurrea, baina sailkapenean gerturatu zen arbizuarra. Zazpi tanto egin zituen segidan Altunak, 3 eta 11 aurreratu zen. Sakea berreskuratu ondoren, ongi erantzun zuen Ezkurdiak. Sei tanto egin zituen segidan eta 9 eta 12 gerturatu zen. Handik gutxira Altunak batuta hartu zuen eta 13 eta 22 gailendu zitzaion arbizuarrari. Finean, Altunak hobetu aprobetxatu zituen bere aukerak; hobeto esanda, partidaren une erabakiorrenetan akats gutxiago egin zituen. “Pena da, saria handia zelako, sanferminetako lau t´erdiko finala jokatzea, baina Jokini zorionak eman, ez dago besterik. Partida bikaina egin du eta hobea izan da” adierazi zuen Ezkurdiak.