Gaur, asteazkenean, erabakiko da Sanferminetako Binakako Torneoko bigarren bikote finalista. Dagoeneko badakigu nortzuk diren lehen finalistak: Oinatz Bengoetxea eta Beroiz. Bigarren finalistak nortzuk izango diren gaur jakingo da, Ezkurdiak eta Rezustak Olaizola II.aren eta Albisuren kontra jokatu eta gero (22:15, ETB1). Partida oso lehiatua espero da, bi bikoak Altuna eta Zabaletaren kontra irabaztetik datozelako. Ea arbizuarrak bere joko ona egiteko aukera duen, Rezusta bikain aritzen den eta ostiralean jokatuko den final handirako sailkatzen diren, Bengoetxea eta Beroizen kontra aritzeko.
Jaialdia zabaltzen duen partidan, Lasa IV.ak Dariorekin osatuko du bikoa, Agirreren eta Iturriagaren kontra aritzeko.