Arbizuko Udalak hiru emanaldiz osatutako musika zikloa antolatu du, Ta Lauén laukoteak abiaraziko du
Arbizuko Udalak Olatzea hotelaren kanpoko aldean izanen diren hiru kontzertuz osatutako zikloa antolatu du. Aurreneko musika emanaldia bihar izanen da, 21:30ean. Ta Lauén laukote sakandarrak irlandar musika joko du. Javier Unamuno (klarinete baxua), Olatz Garde (biolontxeloa), Andoni Otamendi (saxofoia) eta Leire Palacios (klarinetea) dira Ta Lauén. Laurak ere Haize Berriak bandako kideak dira, baina han jotzen dituzten tresnekin bestelako musika egin daitekeela sinistuta jarri zuten martxan taldea. Euren asmoa da “musikarekiko pasioa transmititzea da eta gozaraztea”. Taldeak urte eta erdiko ibilbidea du. Ta Lauén laukoteak bere errepertorioan musika klasikoa, euskal folklorea edota Irlandako musika ditu. Ganbera musika joz emanaldiak egin dituzte aurretik.
Zikloak hilaren 26an, asteazkenean, izanen du segida, Lur eta Luisillo bikote etxarriarraren kontzertuarekin. Oraindik zehaztu gabeko data batean, baina irailean, Ander Garzia, Mikel Garzia eta Joan Flores arbizuarrek emanaldi akustikoa eskainiko dute.