Sanferminetako Binakako Torneoko finalean ikusgarri jokatu zuten Joseba Ezkurdia arbizuarrak eta Beñat Rezustak. Torneo ederra egin zuten Oinatz Bengoetxearen eta Mikel Beroizen kontra jokatu zuten finala, baina Ezkurdia eta Rezusta arerioen gainetik pasa ziren. Launako berdinketaren atzetik, tantoak pilatzen hasi ziren Aspekoak. Atzean Rezustak agindu zuen; jole bikaina da gipuzkoarra, atzelari ikusgarria. Aurrean Joseba Ezkurdia primeran aritu zen eta, ia konturatu gabe, 22 eta 9 hartu zituzten menpean Bengoetxea eta Beroiz. Torneoa irabazteaz gain, Joseba Ezkurdia txapelketako pilotari onena izendatu zuten. Beraz, sari bikoitzarekin itzuli zen arbizuarra.
Ezkurdiak behin eta berriz nabarmendu zuen "oso pozik" zegoela sanferminetako torneoa irabazi izanagatik, "ilusio handia" egiten ziola. Zorionak, beraz, Arbizuko aurrelariari eta Rezustari. Udako torneoetako lehenengoaren atzetik ea gehiago datozen.