Aralar mendiaren magalean dagoen Sandindei bordaren inguruak, berriz ere, festa giroak hartuko ditu. Arbizuarrek, trikitilariak lagunduta, 11:30ean hartuko dute harako bidea. Kalejira bordara iritsita, udalak aatea eskainiko du 13:00etan. Ordurako bazkarien prestaketa aurreratua izanen dute, halakoetan ohi denez, basoan majo bazkaltzen baita. Eta trikitilarien doinura joanen diren moduan, hala bueltatuko dira guztiak, 19:00etan. Behin herrian dantzaldiak plazan segida izanen du. Arbizuarrek 2005etik ospatzen dute erromeria, San Juan festez aparte herritarrak festa-egun batean elkartzeko premiari erantzunez.