Ubeldea gertu dutela, Arbizuko Udalak bi kultur eskaintza egin ditu biharko. Magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen dituen antzezlana eskainiko du Patata Tropikala antzerki laborategiak: Pirata garrapata. Hark munduan barna bidaia izugarriak eginen ditu. Saioa Olatzea ondoko zelaian izanen da, 18:00etan.
Emanaldi horren ondoren Arratseko Hotsak musika zikloa itxiko duen emanaldia izanen da. Ander Gartziak, Mikel Gartziak eta Joan Floresek kontzertu akustikoa eskainiko dute Olatzea hoteleko terrazan 20:30ean hasita.
Igandean, berriz, ubelde bera bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da. Asun Berastegi biologoak ubeldeko landaretzari eta animaliei buruzko azalpenak emanen ditu ibilbidean zehar. Bide batez, joaten direnek ubelde bazterrean opatzen duten zaborra jasoko dute, ubeldea garbi uzteko. Azalpenak jaso eta garbiketan parte hartu nahi dutenek 11:00etan plazan egon beharko dute. Egitekoak despeditzean udalak aatea eskainiko du, 13:00etan.