Haur eta heldu, 20 bat pertsona elkartu ziren ubeldera egindako bisita gidatuan. Arbizu zeharkatzen duen Leziza ubeldea hobe ezagutzeko aukera izan zuten guztiek, Asun Berastegi biologoak hainbat azalpen eman zituelako. Besteak beste, Leziza non jaio den, ubeldia zer den, txabolak edo horrelakoak ubeldiaren ondoan jartzeko garaian kontuan hartu beharrekoak, ubeldian opa ditzakegun animaliak, inguruan bizi diren ugaztunak eta txoriak, landaretza...
Bisitan joan zirenak ere euren zalantzak argitu ahal izan zituzten ikusitako arrain edo karramarroen inguruan, Berastegik haiei buruzko azalpenak eman baitzituen. Bisita despedituta ubeldea garbiago gelditu zen, bisitariek bidean opatutako zaborra poltsetan jaso eta ubeldetik eraman zutelako. Goiz pasa ederra despeditzeko auzatea izan zuten.