Arbizuko plazan hainbat herritarrek kontzentrazioa egin zuten atzo. Bilkura horrekin sexu indarkeriari aurre egin behar zaiola nabarmendu nahi izan zuten. Deialdiarekin ere Uztaritzen eta Bilbon gertatutakoak salatu nahi izan zituzten. Lapurdiko herrian zortzi hilabetez haurdun zegoen emakumezko bat bortxatu eta hil egin zuen gizonezko batek joan den asteazkenean. Bizkaiko hiriburuan, berriz, gizonezko batek bere bikotekide ohiari labanaz eraso zuen igandean. Bi erasotzaileak atxilotuta daude, eta Bilbokoa espetxean. Erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu zuten.