Arbizuko Gure Esku Dagok Katalunia-Euskal Herria elkartasun ekimena antolatu biharko. Katalunian lastailaren 1erako deitu den erreferendumari babesa eman nahi dio Gure Esku Dagok. Taldeak berak larunbatean milaka jende bildu zituen Bilbon Demokrazia. Bozkatu erabakitzeko. Katalunia zuekin gaude leloarekin egindako manifestazioan. Erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduak eguerdi parterako egitaraua du prest. 12:30ean, triangeluan jarri dute hitzordua eta han banderak jasoko dira. 12:45ean, plazan, arbizuarren arteko hizketaldia izanen da. Bakoitzak Kataluniako erreferendumaren inguruko bere iritzi edo sentsazioak partekatzeko aukera izanen du. Hainbat arbizuar han bizitakoak dira edo maiz joaten direnak eta haien bizipenak ere lekua izanen dute. Eta hura despeditzean, 13:30ean kataluniar erako aatea izanen da plazan. Bertan vermuta, fueta, eskalibada, ogia tomatearekin eta bestelakoak dastatzeko aukera izanen da.