Ostiralean sanmateotako torneoko final handia jokatzeko txartela lortu zuten Joseba Ezkurdiak eta Jon Ander Albisuk, Aimar Olaizolari eta Jose Javier Zabaletari 22 eta 16 irabazi eta gero. Partida bikainean, bi bikoak paretsu ibili ziren, baina azkeneko txanpan Ezkurdia eta Albisu ikusgarri aritu ziren eta finalerako sailkatu ziren, merezimendu osoz.
Adarraga beteta zela, maila handiko finalaz gozatu ahal zuten pilota zaleek. Ezkurdiak eta Albisuk Victor eta Rezusta zituzten arerio. Parez pare ibili ziren bi bikoak, eta tantoak bi aldeetara erori ziren. Bi bikoek merezi zuten irabaztea. Atzean maila handiko lehia izan zuten Albisuk eta Rezustak; paretsu ibili ziren, baina erregularrago, akaso Rezusta. Egungo atzeraririk onena dela erakutsi zuen Rezustak. Victorrek arrisku asko hartu zituen aurreko koadroetan, ongi atera zitzaizkionak. Bere aldetik, Ezkurdia ongi ibili zen baina akatsak ere egin zituen eta, azkenean 19 eta 22 irabazi zuten Victorrek eta Rezustak. Victorrek trofeoa etxean utzi zuen. Nolanahi ere, nahiz eta Rezusta bikain aritu, Albisuk jaso zuen sanmateotako feriako jokalaririk onenaren saria.