Bederatzigarren Txistor Eguna izanen da aurtengoa, lastailaren 8an, igandean, ospatuko dena. Arbizuko Udala hura behar bezala prestatzeko arbizuarren laguntza “oso garrantzitsua” dela nabarmendu du. Horregatik, Txistor Egunean auzolana egin nahi dutenei izena emateko eskatu diete, bai udaletxean, bai hara hots eginez (948 460 017), bai info@arbizu.eus e-postara idatziz edo zinegotziei esanez. Bestetik, udalak gogorarazi du txistor pintxo lehiaketa izanen dela aurten ere. Hartan tabernek, elkarteek eta norbanakoek aurkezteko aukera izanen dute. Horretarako, izena eman beharra dago eta epea astelehenean, 14:00ean, despeditzen da.