Atzo San Saturio Torneoko finalerdia jokatu zen Sorian. Joseba Ezkurdiak eta Merino II.a Olaizola II.a eta Imaz izan zituzten aurkari. Aspekoei gauzak ez zitzaizkien ongi joan, Olaizola II.a eta Imaz euren gainetik pasa zirelako. Nabarmentzekoa Imazen lana: partidako izarra izan zen, David Merino deseroso jarri zuen eta agintzen hasi zen. Horrela, Olaizola II.a tantoak egiten hasi zen eta Ezkurdia partidatik ia desagertua ibili zen.
Gaur jokatuko da Soriako San Saturio Torneoko finala: Aimar Olaizolak eta Ander Imazek Jokin Altuna eta Alvaro Untoria izanen dituzte aurkari.