Txistorra egun batez protagonista bihurtuta

Guaixe 2017ko urr. 6a, 09:10

Txistor Egunaren bederatzigarren edizioa hartuko du igandean Arbizuk. Txistorraz aparte hura egiteko erabiltzen den txitxikia ere dastatzeko aukera izanen da. Eta egunaren irudia duen poltsak salgai izanen dira, erosketak eramateko.

Txerrikiarekin egindako produktua, txistorra izanen da bihar Arbizun protagonista. Eta harekin batera, Txistor Eguna posible egiten duten arbizuarrak, haien auzolanik gabe festa ezinezkoa litzatekeelako, Monika Etxeberria zinegotziak aitortu duenez.

Arbizu, Flores eta Laket herriko txistorra ekoizleak dira festaren zutabea. Haiek emandako ia 100 kilo txistor banatuko dira plazan (pintxoa eta baso bat ardo 2 eurotan). Aurten, gainera, txitxikia dastatzeko aukera izanen da, "gustatzen zaigulako urtero zerbait berri probatzea".

Kale Nagusia 30 salmahai hartuko dituen azokan bihurtuko da eta artisauek ondutako piperrak, gazta, pastelak, eztia… dastatu eta erosteko aukera izanen da. Azokaren bi muturretan antolakuntzak oihalezko poltsak bi eurotan salduko ditu. Txistor Eguneko logo bat dute. Bi helbururekin atera dituzte poltsa horiek. Batetik, egunaren propaganda eta oroigarria izatea, eta, bestetik, plastikoaren erabilera gutxitzea. Poltsen inguruko iritziak bilduko dituzte, ideia egokia den edo ez jakiteko.  

Erakusketak
Txistor Eguneko ezinbesteko zati dira prestatutako hainbat erakusketa. Garai batean txistorrak eta tripotak etxean nola egiten ziren erakutsiko du herriko emakume talde batek, eta tripotak dastatzeko aukera izanen da. Beste erakusketa batzuetan txantxior opilak, sagardoa eta sendabelarrez bertan egiten den ukendua prestatuko dituzte. Dena ikusteko eta dastatzeko modukoa. Euskal txerriak ikusgai egonen dira eliza ondoko zotolan. Ezin aipatu gabe utzi ehoziriak egitera etortzen den emakume taldearen trebeziak. Juananeko gaztandegiko artzainek gazta egiten arituko dira jendaurrean.

Txistor-pintxoen lehiaketak errezeta berri bat sarituko du.  Epaia emanen dutenak honakoak izanen dira: Javier Diaz (Alhambra jatetxekoa), Fernando Flores (Enekorri jatetxekoa), Manoli Arza (Artza jatetxeko sukaldaria izandakoa), Nekane Zubizarreta (Altsasuko Basomutur jatetxekoa) eta herriaren ordezkaria Iñexi izanen da, bizi guztian ostalaritzarekin lotura izan duena.

Txistor Egunaren zati handi bati trikitixak jarriko dio soinu banda. Goizean 60-80 musikari hariko dira herrian barna eta arratsaldean Nafarroako eskolarteko jaialdia ospatuko da. Antolakuntzak eskerrak eman dizkie Txistor Eguna posible egin duten Castillo de Monjardin eta Vega del Castillo upategiei ardoa emateagatik, eta Cederna Garalurri, Sakanako Garapen Agentziari eta Aldabide elkarteari udal honekin elkarlanean aritzeagatik.

Txerrikiarekin egindako produktua, txistorra izanen da bihar Arbizun protagonista. Eta harekin batera, Txistor Eguna posible egiten duten arbizuarrak, haien auzolanik gabe festa ezinezkoa litzatekeelako, Monika Etxeberria zinegotziak aitortu duenez.

Arbizu, Flores eta Laket herriko txistorra ekoizleak dira festaren zutabea. Haiek emandako ia 100 kilo txistor banatuko dira plazan (pintxoa eta baso bat ardo 2 eurotan). Aurten, gainera, txitxikia dastatzeko aukera izanen da, "gustatzen zaigulako urtero zerbait berri probatzea".

Kale Nagusia 30 salmahai hartuko dituen azokan bihurtuko da eta artisauek ondutako piperrak, gazta, pastelak, eztia… dastatu eta erosteko aukera izanen da. Azokaren bi muturretan antolakuntzak oihalezko poltsak bi eurotan salduko ditu. Txistor Eguneko logo bat dute. Bi helbururekin atera dituzte poltsa horiek. Batetik, egunaren propaganda eta oroigarria izatea, eta, bestetik, plastikoaren erabilera gutxitzea. Poltsen inguruko iritziak bilduko dituzte, ideia egokia den edo ez jakiteko.  

Erakusketak
Txistor Eguneko ezinbesteko zati dira prestatutako hainbat erakusketa. Garai batean txistorrak eta tripotak etxean nola egiten ziren erakutsiko du herriko emakume talde batek, eta tripotak dastatzeko aukera izanen da. Beste erakusketa batzuetan txantxior opilak, sagardoa eta sendabelarrez bertan egiten den ukendua prestatuko dituzte. Dena ikusteko eta dastatzeko modukoa. Euskal txerriak ikusgai egonen dira eliza ondoko zotolan. Ezin aipatu gabe utzi ehoziriak egitera etortzen den emakume taldearen trebeziak. Juananeko gaztandegiko artzainek gazta egiten arituko dira jendaurrean.

Txistor-pintxoen lehiaketak errezeta berri bat sarituko du.  Epaia emanen dutenak honakoak izanen dira: Javier Diaz (Alhambra jatetxekoa), Fernando Flores (Enekorri jatetxekoa), Manoli Arza (Artza jatetxeko sukaldaria izandakoa), aurten erretiroa hartu duen Nekane Zubizarreta  sukaldaria (Altsasuko Basomutur jatetxekoa) eta herriaren ordezkaria Iñexi izanen da, bizi guztian ostalaritzarekin lotura izan duena.

Txistor Egunaren zati handi bati trikitixak jarriko dio soinu banda. Goizean 60-80 musikari hariko dira herrian barna eta arratsaldean Nafarroako eskolarteko jaialdia ospatuko da. Antolakuntzak eskerrak eman dizkie Txistor Eguna posible egin duten Castillo de Monjardin eta Vega del Castillo upategiei ardoa emateagatik, eta Cederna Garalurri, Sakanako Garapen Agentziari eta Aldabide elkarteari udal honekin elkarlanean aritzeagatik.

Egitaraua
Larunbata 7
19:00 Atzaparrock kontzertua.

Igandea 8
10:00 Arbizuko fanfarrea herrian barna.
10:30 Txistor Egunaren hasiera eta azokaren irekiera.
11:00 Nafarroako trikitilarien bilkura.
11:30 Pintxo lehiaketaren hasiera..
13:30 Pintxo lehiaketa, sari banaketa.
15:00 Azokaren itxiera.
17:00 II. Nafarroako Trikitixa Eskolen Jaialdia.

Irudi berria
Txistorra egunak kartel berria du aurten, Iratxe Reparazek egindakoa.