Arbizu Nafarroako Trikitixa Eskolen Jaialdiaren egoitza

Guaixe 2017ko urr. 6a, 13:13

Igandean, 17:00etan, Arbizuko plazan, Txistor eguna ixteko.

Joan zen urtean bezala, Arbizuko txistorra egunaren egitarauaren barruan Nafarroako Trikitixa Eskolen Jaialdia izanen da aurten ere. Eskoletako kideak elkar ezagutu eta harremana bulkatzeko asmoz antolatu da jaialdia, bigarren edizioa duena. Zizurko, Lekunberriko, Barañaingo, Lesakako eta Berriozarko trikitixa eskoletako ikasleak ariko dira igandean. Sakanako trikitilariak Arbizuko eta Olatzagutiko eskoletakoek ordezkatuko dituzte.

Eskola bakoitzeko ordezkaritza 10 kidez osatuta izanen da, helduagoak diren taldea izan ezik, haiek 12 izanen baitira. Bakoitzak hiruna pieza joko ditu eta haietako bat kantatua izanen da. Eta oholtzatik heldu diren aireak dantzatu nahi dituenak aukera ederra izanen du.

600 ikasleak
Horiek dira Nafarroako Trikitixa Elkarteko kide diren eskoletan ari diren ikasleak, gutxi gorabehera.  50 bat eskoletan ari dira trikitia eta panderoa jotzen trebatzen.