Nafarroako trikitixaren baratza Arbizun

Guaixe 2017ko urr. 9a, 18:58

Nafarroako Trikitixa Eskolen Jaialdia hartu zuen Arbizuk atzo, Txistor Eguneko egitaraua ixteko.  Zizurko, Lekunberriko, Barañaingo, Lesakako, Berriozarko, Arbizuko eta Olatzagutiko trikitixa eskoletako ikasleak, haur, gazte eta helduak, parte hartu zuten ospakizunean. Batzuk goizetik ziren herrian eta kalejiran ibili ziren. Jaialdian eskola bakoitza, txandaka, oholtzatik pasa eta hiruna pieza eskaini zituzten, bat kantatuta. Bakarren batzuk dantzatzera animatu ziren.