Indarkeria matxistaren kontra

Guaixe 2017ko urr. 10a, 14:55

Gizonezko batek pasa den asteartean Ana Belen Jimenez hil zuen Lantaronen (Araban). Bikotea bi seme-alaba zituen eta banatzeko prozesuan zegoen eta gizonezkoak emakumezkoa hil izana aitortu zuen eta kartzelean sartu zuten. Indarkeria matxistaren azken biktima omentzeko kontzentrazioak egin ziren Euskal Herrian barna ostegunean, baita Arbizun ere. Halako gertaerak ez direla isolatuak eta eta “jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeria” dela gaztigatu zuten, autodefentsa feministaren alde eginez: “elkarrekin indartsuago garelako, erantzuteko tresnak ditugulako, gure bizitzak jokoan daudelako”.

Sexu indarkeria salatzeko telefonoa: 112.