Ezkurdiak eta Urrutikoetxeak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2017ko urriaren 19a

Ezkurdia eta Urrutikoetxea, aurreko partida batean.

Goizean, 11:30ean, dute hitzordua Bilboko Bizkaia pilotalekuan

Lau t´erdiko final laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Tartean, larunbatean Joseba Ezkurdiak Mikel Urrutikoetxea izango du arerio. Material aukeraketa gaur egingo dute, ostegunean, 11:30ean.