Gazte egitaraua Arbizun

Guaixe 2017ko aza. 24a, 13:00

Arbizuko Gazte Eguna ospatuko dute asteburuan

Arbizuko Gazte Asanbladak gaur eta bihar hartzen duen egitaraua prestatu du. Herriko eta ibarreko gazteen topagunea izanen da. Arbizuko aurreneko gazte egunak udaberrian hasi ziren ospatzen, baina aurtengoa udazkeneko 9. edizioa da.

Egitaraua
Ostiela 24
18:00 Haurrendako pelikula eta txokolate-jana.
20:00 Denok enkartelada,
20:30 Pintxo-pote bereziya,
22:00 Emanaldi akustikua.

Launbeta 25
11:00 Brindisa eta argazkiya.
11:30 Altsasu eta Oreretako hitzaldiyek eta gosaya.
13:00 Triki-poteua.
14:30 Bazkaya.
16:30 Gazte jokubek.
18:00 Argi gurdiya.
19:00 Frontonien ekitaldi feminista eta kalejira.
20:00 Kontzentra.
20:30 Bokatada.
23:00 Kontzertubek: Azken Sustraiak, El Sonido de la Metralla eta Ezinke.