Larrazaren ikerketa ibilbideari aitortza

Guaixe 2017ko abenduaren 14a

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2017ko Ikerketa Sariak banatu zituen asteartean. Alfonso Carlosena errektorea izan zen ekitaldiaren burua eta haren eskutik Martin Larraza Kintanak   bere ikerketa-ibilbide osoaren aitortza jaso zuen. Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomia Zientzien arloei dagokien saria jaso zuen arbizuarrak. Larraza NUPen Enpresen Kudeaketako Saileko irakaslea da.