XVII. Sakanako Xake Txapelketa bihar

Guaixe 2017ko abe. 15a, 12:10

Larunbatean, 10:00etatik aurrera Arbizuko kanpinean

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakanako Zaldi Beltza Xake Taldearen laguntzarekin XVII. Sakanako Xake Txapelketa antolatu du bihar. Txapelketa, aldi berean, Nafarroako Xake Txapelketa izango da 1.900 ELO puntutik behera. Txapelketa Arbizuko kanpinean jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera.

Metodologiari dagokionez, txapelketa 20 minutuko 8 partidara jokatuko da. Helduen mailan, lehenengo zazpi sailkatuek saria izango dute eta gazteen mailan, lehenengo hirurek.

Aurreko urtean Urdiainen jokatu zen txapelketa. 22 xakelari lehiatu ziren, horietatik 5 sakandar. Manex Regillagak sorpresa eman zuen, eta nahiz eta lehiakide gazteena izan, 11 urte baitzituen, Sakanako Txapelketa irabazi zuen eta 16 urtetik beherako mailan ere txapelduna izan zen Elorrioko gaztea. Sakandarren artean Koldo Flores izan zen onena, sailkapenean 12.a.

Izena emateko
Izena ematea egunean bertan egin behar da, Arbizuko kanpinean, goizeko 9:30ean. Prezioa: 5 euro.