Sarek antolatuta Bilbon Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira manifestazioa eginen da ilbeltzaren 14an, 17:30ean. Arbizutik hara joateko deia luzatu dute ere. Baina herrian bertan lehenago ere euskal presoen, iheslarien eta deportatu politikoen etxeratzea exijitzeko eskaera kalera aterako dute.
Sua mantentzeko prest gaude herri ekimenetik hilaren 30ean 200 arbizuar elkartzeko erronka jarri dute. Herritar horiek guztiak elkartu bederatzi zutabetan banatuko dira, preso sakandarrak eta iheslari politikoak gogorarazteko. Zutabe bakoitza herriko puntu bakoitzetik oinez abiatuko dira eta plazan elkartuko dira. Ilunpean egindako bidea argitzeko suziak eramanen dituzte. Arbizuarrei dei egin diete “lagunekin, kide, familia eta abarrekin taldeak osatzen, ondoren taldeka izena emateko herriko taberna eta dendetan”. Urteko azken egunean,18:00etan, jarri dute hitzordua. Plazan elkartu bederatzi puntuetara banatu eta gero buelta egiteko.