Udal idazkari berria lanean hasi da udaletxean

Guaixe 2018ko urt. 20a, 10:32

Urtetan Arbizuko udal idazkari izan zen Angel Mª Lag Amirola abenduaren 22an jubilatu zen.  Haren ordezkoa lortzeko Arbizuko Udalak premiazko deialdia egin behar izan zuen, bai udalaren bai Nafarroako Gobernuaren lan-poltsetan izena emanda zeuden pertsonak plaza hartzeari uko egin ziotelako.

Arbizuko Udalaren deialdiari hamaika hautagaik erantzun zioten eta prozesu osoaren akaberara lau iritsi ziren. Aurreneko postuan gelditu zenak plazari uko egin zionez, bigarren gelditu zen Itziar Etxegarai Ugarte da Arbizuko udal idazkari berria. Abenduaren 26an hasi zen lantoki berrian lanean