Aurten Arbizuko Argi-Bidea gazte elkarteak 50. hamarkada bete du. Data borobila behar bezala ospatzeko, makina bat ekitaldi antolatu dituzte, Argi-Bidea, bost hamarkada… milaka taupada! lelopean. Otsailerako egitarau oparoa dute, gaur, otsailaren 2an, ostiralarekin, abiatuko dena. Gaurko pintxo pote berezia antolatu dute, garagardo dastaketa egingo baitute Argi-Bidean. Otsailaren 9rako Pasaiako Badia dokumentalaren emanaldia prestatu dute eta otsailaren 13an, Torturaren Aurkako Eguna izanik, ekimena deitu dute 18:00etarako. Otsailaren 17an, aldiz, Abiadura Handiko Trena izanen dute hizpide, Sustraik hitzaldia eskainiko baitu, 18:00etan.
Otsaileko egitaraua despeditzeko, 40 Minutu Rockera irteera antolatu dute Argi-Bidea elkartetik.