Arbizuko Udalak bando bidez jakinarazi du kiroldegiko taberna kudeatu nahi duenak otsailaren 9ra arte eman dezakeela izena, udaletxean, 09:30etik 14:30era. Ostalaritza zerbitzua hartzen interesa dutenek honako baldintzak bete beharko ditu: euskalduna izatea, eskaintza ekonomikoa aurkeztea eta kudeaketa plana aurkeztea.