Arbizuko Udalak udaletxean dituen erabilera anitzeko gelak hobeki kudeatzeko asmoz eta arbizuarrei gelak eskatzeko modua errazteko, prozedura onartu du. Dagoeneko indarrean dagoen prozeduraren arabera, udaletxeko gelaren bat erabili nahi duenak eskaera orri bat bete beharko du, eskatzailearen datuak, ordutegia eta bestelako zehaztapenak emanez. Idatzia bete eta info@arbizu.eus helbide elektronikora bidali beharko da. Arbizuko Udalak eskaera jaso eta gehienez 24 orduko epean erantzuna emanen dio, posta elektronikoz edo telefonoz. Eskaerari baietza horrela emanen zaio. Beraz, udalaren erantzun hori jaso arte eskatzaileek ezin izanen dute ziurtatu gela erabiltzeko aukera dutela.
Herriaren etxeko gelak eskatzeko inprimaki hori udaletxeko bulegoan eskuratu daiteke, baita www.arbizu.eus web orrian, udala ataleko gelak eskatzeko inprimakia atalean.