Arbizuko udaletxeko batzar gela beste behin erakusketa gela bihurtuko da. Oraingoan Emakumearen Eguna dela eta Arbizuko Udalak antolatutakoa izanen da. Emakumea gaia hartuta herriko bederatzi emakumeek sortutako pinturak, argazkiak eta bestelakoak izanen dira ikusgai izanen direnak. Haien lanak erakutsiko dituztenak honako sortzaileak dira: Ino Arana, Mila Berastegi, Argiñe Berastegi, Ramoni Berastegi , Cristina Fernandez, Inma Garcia, Katrin Ginea, Enara Insausti eta Iratxe Reparaz.
Arbizuko Udalak erakusketa horrekin “emakumearen sorkuntzari eta parte hartzeari ikusgarritasuna eman eta espazio bat eskaini” nahi dio. Erakusketa gaur zabalduko da eta martxoaren 14ra arte zabalik egonen da. Hura ikusi nahi duenak udaletxeko batzar aretotik astegunetan pasa beharko du, 16:30etik 20:00etara egonen da zabalik.