Sakanako Futbol Topaketak: benjaminek Arbizun jokatuko dute igandean

Guaixe 2018ko mar. 9a, 11:24

Igandean, 10:00etatik aurrera, Sakanako Futbol Topaketetako benjaminen mailako 7. jardunaldia jokatuko da

Sakanako Futbol Topaketetan igandean benjaminen mailako 7. jardunaldia jokatuko da. Hasieran Lakuntzan jokatzekoa zen, baina eguraldi kaxkarra iragarri dutenez Arbizuko kiroldegian jokatuko da jarduna.

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen mailako 7. topaketa etzi Arbizun
10:00    Aralar Mendi – Altsasu D
10:50    Altsasu E – Altsasu B
11:40    Sutegi – Altsasu A
12:30    Lagun Artea A – Etxarri Aranatz B
13:20    Lagun Artea B – Etxarri Aranatz A