Gurditxoak, aitzurrak eta lizarrak

Guaixe 2018ko mar. 12a, 08:20

Horiek guztiak behar izan ziren Arbizuko zuhaitz egunean. Aurrenak joan den urtean jaiotako umeak plazatik San Juan ermitara eramateko. Bigarrenak ermita eta autobia arteko tartean zuloak egiteko. Eta azkenak, zulo haietan landatzeko. 17 lizar izan ziren landatu zirenak, nahiz eta kintada guztia presente ez egon. Hangoak despedituta Aldabide elkartean auzatea izan zuten parte hartzaileek.