Emakumezko idazleen lanak ezagutzeko aukera

Guaixe 2018ko mar. 23a, 10:46

Iparraldeko neska, hau da, Castillo Suarez idazleak emakumezko idazleen testuak ezagutzeko solasaldia eskainiko du, gaur, 19:00etan, Arbizuko udaletxeko batzar aretoan. Hango eta hemengo idazleen testuak ezagutaraziko ditu Suarezek saioan. Eta langintza horretan garai batean idatzitako testu batzuk, egungoak beste garaikoekin uztartuko ditu.