Bularreko minbiziaren aurkako Zumbathon solidarioa Arbizun

Guaixe 2018ko mar. 26a, 14:40

Bost monitorek prestatutako koreografiak jarraitu zituzten parte-hartzaileek eta zozketak eta beste izan ziren

Arbizuko Zumba taldeak antolatuta, larunbatean jokatu zen Arbizuko zumbathon solidarioa. Aurten bularreko minbiziaren aurka borrokatzen duen Saray elkartera bidali zen zumbathoian jasotakoa. Zumban parte hartu zutenek 5 euro ordaindu zituzten eta ikusleek, aldiz, euro bat. Makina bat partaide animatu ziren ekimenean parte hartzera. Bertan Saray elkartea aurkeztu zuten eta Saray elkarteak informazio mahaia jarri zuen egiten duen lanaren berri emateko.

Bost monitorek hartu zuten parte: Funeseko monitore Elena, Legutianoko Carolina, Aguraingo Ainhoa, Iruñeko Itziar eta Altsasu eta Arbizuko Mayra Palop. Txandaka oholtza gainera igo ziren monitoreak eta haiek prestatutako koreografiak jarraitu zituzten parte-hartzaileek, giro bikainean. Bukaeran herriko produktuz osatutako hainbat produktu lote zozketatu zituzten, Joseba Ezkurdiaren kamiseta eta Osasunako bi kamiseta.