Sakana 4x4 topaketa, motorzaleen bilgune

Guaixe 2018ko api. 5a, 10:29

Apirilaren 7an eta 8an jokatuko da, Arbizuko industrialdean. Larunbatean 15:30ean hasiko da topaketa eta 23:00etan gaueko proba egingo dute. Igandean despedituko da motorzaleen festa

Motorzaleek edo, zehazki, todoterrenoen, lur orotakoen eta 4x4en jarraitzaileek apirilaren 7an eta 8an zita garrantzitsua dute, urtero errepikatzen dena: Sakanako 4x4 Topaketa. Arbizuko industrialdean jokatuko da topaketa. Sakana 4x4 taldeak prestatutako zuloz eta trabaz betetako zirkuitua norabide batean gurutzatu beharko dute todoterrenoek larunbatean, apirilaren 7an (15:30ean) eta kontrako norabidean, aldiz, igandean (10:00etan). Horretaz gain, larunbat gauean gaueko proba jokatuko da (23:00etan).

Sakana 4x4 taldeak prestatutako zirkuituak denetarik izango du: zuloak, putzuak, igoerak, jaitsierak, eskaloiak, zubiak, malda ikusgarriak… eta lohia, lohi asko, pilotuen gusturako. Larunbat arratsaldean prestatutako eremuak norabide batean gurutzatu beharko dituzte todoterrenoek, eta igandean, aldiz, kontrakoan. 

so arrakastatsua izaten da Sakana 4x4 Topaketa, bai pilotuen kopuruarengatik eta baita proba jarraitzera hurbiltzen den jendetzagatik. Pilotu ugarik emango dute izena, Euskal Herritik kanpo ere etorritakoak. Tartean, jakina, pilotu sakandarrak egongo dira. Maila handiko pilotuak, sekulako ikuskizuna eskainiko dutelakoan dago antolakuntza. Horretarako, gune ikusgarriak prestatzen ari dira, egunotan oztopoz, urez, zuloz, maila ikusgarriez eta lohi askoz betekoak.

Proba honetan garrantzitsuena ez da denbora laburrena egitea, baizik eta guneak penalizaziorik gabe gainditzea. Hau da, atzera-martxa eta bestelako maniobrak egiten badira, penalizazioak jartzen dizkiete gidariei, puntuak ematen dizkiete, eta proba guztia burutu ondoren puntu gutxien dituena izaten da irabazlea. Lehendabiziko sailkatuendako saria egongo da.

Gaueko proba
arunbat gauean, 23:00etan, gaueko proba prestatu dute. Kasu honetan pilotuen lana kronometratu egiten da, topaketan ez bezala. 
untako motor ikuskizun honetaz gozatzeko gonbitea egin du Sakana 4x4 taldeak.