Etxarri Aranazko Abesbatzak elkarrekin

Guaixe 2018ko mai. 25a, 10:02

Etxarri Aranazko Abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar, maiatzaren 26a, 19:00etan, Arbizuko elizan. Abesbatza ez da bakarrik ariko, harrobia izanen da haiekin: abesbatza txikia. Egitarau osatua prestatu dute biharko emanaldirako.

Betiko abestiak, euskal musikaren abestiak, baita Disney ekoiztetxeko abestiak ere abestuko dituzte. Da Pacem Domine abestiarekin irekiko du kontzertua Abesbatzak. The Lamb, Kitolis, Irutxito eta Ama Begira zazu abestiak interpretatuko dituzte ondoren. Haurrekin Mary Poppins musikalaren Chim Chim Cheree eta Con un poro de azucar abestuko dute, baita Akai Hana, Bonse Aba, Cubanita eta Itsasoa gara abestiak ere. Hainbat motatako musikarekin amaituko dute kontzertua: Agnus di eta Errotazaia, besteak beste.

Egitaraua

Da pacem domine Arvo Pärt
The Lamb John Tavener
Kitolis Luis de Aramburu
Irutxito Aita Donostia
Ama begira zazu Victor Zubizarreta
Con un poco de azucar Disney
Chim chim cheree Disney
Akai hana Tradizionala
Bonse aba Tradizionala
Cubanita Eva Ugalde
Itsaso gara Ken Zazpi
Agnus dei Samuel Barber
Frozen Choral Suite Christophe Bech/Frode
Errotazaia Ignacio Mocoroa
Gure dantza A. Arregi
Aunitz urtez     Jon Oñatibia
 Por esto cantanmos juntos         Josu Elberdin