Aitor Alberdi garaile Murietan

Guaixe 2018ko mai. 29a, 10:53

Aitor Alberdi eta Igor Arrieta ere lehendabizikoa eta bigarrena izan ziren Amurrion.

Arbizuarrak bi garaipen lortu ditu segidan

Kadeteen mailan, aurreko asteburuan Villatuertan irabazi eta gero, asteburu honetan Murietan (33 km) lortu du garaipena Intersport Irabiako Aitor Alberdi txirrindulariak, Aralar klubaren poztasunerako. Garaipen bikoitza izan zen, Aitor Alberdi bakarrik heldu baitzen helmugara (1:55:55) eta 3 segundora bere taldekide Igor Arrieta sartu baitzen. Top tenean beste bi sakandar izan ziren: seigarrena Quesos Albenizko Sergio Lopez sartu zen, eta 10.a bere taldekide Iker Mintegi. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Martxel Etxeberria 17.a sailkatu zen, Antonio Gonzalez 19.a, Jon Chamorro 27.a eta Migel Gil 41.a.