San Juan festak iragartzeko kartelaren bila Arbizun

Guaixe 2018ko mai. 29a, 10:06


Festak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Arbizuko Udalak. San Juan festekin zerikusia duten gaiak irudikatu beharko dira karteletan. Bi maila daude: helduena eta haurrena. Lanak aukezteko azken eguna garagarrilaren 12a da.

Lan guztietan Arbizuko San Juanak 2018 ekainaren 23tik 29ra testua agertu beharko da. Kanpoan geldituko dira testu hau ez daramaten lanak.

Helduen mailan proposamenak A3 tamainakoak izan behar dira eta edozein teknika erabili ahalko da. Gehienez hiru lan aurkeztu daitezke. Lelo bat jarri behar diote lanari, eta lelo hori kartazal baten kanpoaldean idatzi. Kartazalaren barruan egilearen datuak egon beharko dira, baita NANaren kopia bat ere. Haurren mailan kartulina batean aurkeztu behar dira proposamenak eta nahi duten materialak erabili daitezke. Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailan ikasten ari diren haur arbizuar guztiek parte hartu dezakete. Kartulinaren atzean kartazal bat itsasi behar dute, eta barruan datu pertsonalak sartu.


Udaletxeko idazkaritzan, goizez, eta liburutegian, arratsaldez, aurkeztu behar dira lanak garagarrilaren 12a baino lehen, 14:00ak arte. Helduen mailan 150 euroko sari bakarra izanen da, eta haurren mailan margotzeko materiala. Arbizuko zinegotziek osatuko dute epaimahaia. Argibidea gehiago: Arbizuko Udalaren web orrian.