Bake epailerik eta ordezkorik gabe

Guaixe 2018ko mai. 29a, 09:55

Arbizuko Udalak Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi duenez, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daude. Haiek betetzeko deialdi publikoa egin du. Beraz, bihartik aurrera, interesa dutenek 15 egun balioduneko epea izanen dute euren eskaerak udaletxeko bulegoan aurkezteko. Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu, prozeduraren baldintza berei loturik.