Errefuxiatuen errealitatea plazara

Guaixe 2018ko eka. 25a, 12:19
Altsasuko Iortia kultur gunean ere erakusketa antolatu zuten.

Sakana Harrera Harana taldeko kideak joan den urtean festarik festa ibili ziren errefuxiatu eta migratzaileen errealitatea erakusten. Aurten ere asmo bera dute eta bihar Arbizun izanen dira. Errefuxiatuek bizi duten egoera azaltzeko argazki erakusketa jarriko dute plazan 12:30etik aurrera. Horrekin batera, pertsona horiekiko zabaldutako zurrumurruek elkarbizitzan duten eragin txarra azalduko dute ere. Sakana Harrera Haranako kideak taldearen jardunaren berri emanen dute ere.