Udalak Kale Nagusiko lanak emateko deialdia egina

Guaixe 2018ko uzt. 1a, 19:38

Arbizuko Kale Nagusian eginen diren lanen irudikapena.

Euri urak eta etxeetako ur beltzak jasotzeko sare bakarra dago Arbizun eta bi beharko lukete.  Banaketa hori egiteko, ur hornidurako sarea eta zorua berritzeko, argiteria eta telefono sareak lurperatzeko eta gas sarea osatzeko lanak eginen ditu Arbizuko Udalak. Horrek ekarriko du, batetik, ur araztegian arazoak ez sortzea eta etxe askotan usain txarrik ez sortzea. Eta, bestetik, ur sareko ihesak eragoztea, Sakanako Mankomunitateak urez hornitzen duen herrietatik ur gehien galtzen duen herria baita Arbizu.

Lanen deialdia egina dago eta proposamenak garilaren 9ra arte aurkez daitezke udaletxean. Lanen aurrekontua, BEZ kanpo, 782.068,58 eurokoa da.