Hezkuntza Departamentuak Acciona Construcciones SA eta Alegure SL enpresei eman dizkie Arbizuko eskolako lanak, 3,1 milioi euroren truke. Lanak hilabete honetan hasi eta martxorako despedituko dira. Eskola berria ia kontsumorik ez duen eraikina izanen da eta guneen banaketa eta ekipamenduak hezkuntza metodologia berriak ezartzeko aukera emanen du.
Arbizuko hezkuntza komunitateak departamentuarekin batera lan du duten ikastetxe proiektuak
energia aldetik eraginkorrena izanen da eta energia baliabideen kontsumoa ahalik eta txikiena izanen du. Hala, isolamendu termiko handia izanen du, infiltrazioen kontrol zehatza egin eta barruko airearen gehienezko kalitatea bermatuko da. Era berean, eguzki-energia baliatuko da aklimatatze hobea izateko eta energia kontsumoa murrizteko.
Bestalde, ikastetxeak metodologia berrietara egokitu ahal izateko, arkitektura eskema berriak izanen ditu, irakaskuntza kontzeptu berriei errazago erantzun ahal izateko. Arbizuko proiektua, hain justu, Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatutako azkeneko jardunaldi monografikoan aurkeztu zen, eraikin arduratsuen adibide gisa.
Gainera, teknologia egokitzapenari erantzun ahal izateko, teknologia berriak integratzen dira gelan, banda zabalari esker ikastetxe guztiaren lotura eta ikastetxearen beharrei erantzuteko beharrezko datuen joan-etorria ahalbidetuz, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) etorkizuneko apustua baitira eta beste irakaskuntza metodoekin batera hausnarketa sakona behar baitute.
Lerro osoa
Arbizuko eskola publikoak, leku faltagatik, gaur egun ezin ditu herriko ikasle guztiak hartu, eta Etxarri Aranatzera joan beharra daukate ikasleek. Ikastetxe berriari esker, 2019-20 ikasturtetik aurrera, herriko 3 eta 12 urte bitarteko haur guztiak hartuko ditu eraikin berriak, D ereduan, haur eta lehen hezkuntzako lerro osoa izango baitu; hau da, gela bat maila bakoitzeko.