Joseba Ezkurdiak Aspen jarraituko du 2022 urtera arte. Bi aldeak pozik azaldu dira kontratu luzapenarekin, izan ere Asperekin zuen kontratua beste hiru urtetarako luzatu baitu aurrelari arbizuarrak. “Oso gustura nago enpresan. Giroa bikaina da eta 2022raino berritzea Fernando Vidarteri eskertu nahi diodan pribilegioa da” azaldu du Ezkurdiak hitzarmenera heldu eta gero.
Sanferminetako udako torneoa irabazi eta gero, bide beretik jarraitu nahi du arbizuarrak.