Sandindei bordara urteroko bisita bihar

Guaixe 2018ko abu. 17a, 14:34

2005etatik ospatzen dute Arbizun Sandindei erromeria

Aralar mendiaren magalean dagoen Sandindei bordaren ingurura erromeria eginen dute arbizuarrek, trikitilariek lagunduta.  11:30ean hartuko dute ermitarako bidea. Kalejira bordara iritsita, udalak aatea eskainiko du. Ordurako bazkarien prestaketa aurreratua izanen dute, halakoetan ohi denez, basoan majo bazkaltzen baita. 19:00ak aldera, trikitilariekin itzuliko dira herrira bazkaldu ondoren. Herrian dantzaldia izanen da. Arbizuarrek 2005etik ospatzen dute erromeria, San Juan festez aparte herritarrek beste festa-egun batean elkartzeko premiari erantzunez.