Uharte-Iruñeko emakumearen hilketaren salaketa

Guaixe 2018ko ira. 5a, 08:37
Arbizun egindako kontzentrazioa. Argazkia: Utzitakoa.

Natalya Balyuk ospitalean hil egin zen bere senarrak emandako kolpeen ondorioz agorrilaren 29an. Heriotza hori salatzeko kontzentrazioak egin ziren Euskal Herriko hainbat tokitan joan den ostegunean. Horien artean Arbizu zegoen. Eraso sexistarik ez. Autodefentsa feminista leloa zuen pankartaren atzean egin zuten bilkura.

Sexu erasoaren kasuan 112 telefonora hots egin eta protokoloa martxan jarriko da.