Gaztetxokorako aisialdi begiraleen lan-poltsa osatuko da

Guaixe 2018ko ira. 14a, 10:54

Arbizuko Udalak ikasturte honetan ere gaztetxokoa martxan jarriko du. Baina aurretik, 11 eta 14 urte arteko gaztetxoekin lan egin nahi luketen aisialdiko begiraleen zerrenda osatu nahi du. Poltsan sartu ahal izateko honako baldintzak bete behar dira: 18 urte beteak izatea, Batxilergoa edo LHko erdi-mailako moduluren bat eta C1 euskara maila edukitzea. Aldi berean, udalak baloratuko du: arbizuarra izatea, begirale titulua edukitzea eta hezkuntza arloko ikasketak izatea. Izena ematen dutenek txosten bat aurkeztu beharko dute, ahoz, Gaztetxokoa nola antolatuko eta kudeatuko luketen azaltzeko  (irailaren 24an). Izen ematea hilaren 21era arte egin daiteke udaletxean (948 460 017 edo info@arbizu.eus).

Bestalde, Arbizuko Udalak jakinarazi du gaztetxokoan izena emateko epea hilaren 24ra arte zabalik dagoela. Udaletxean eman behar da izena eta udalaren kontu korrontean sartu behar da matrikula dirua; gaztetxo baten kasuan 7 euro, familiako bi kide badira 10 eta hiru badira 12.