Udalak ikastaroez galdetu du

Guaixe 2018ko ira. 20a, 11:37

Arbizuko Udalak ikasturte berriko ikastaroak antolatu aurretik arbizuarrei euren intereseko kurtsoez galdetu die. Urte akabera bitartean antolatuko ditu udalak ikastaro edo tailer horiek, asteburu bateko edo biko iraupena izanen dutenak. Udalak honako ikastaroak proposatu ditu: Internet eta informatika (hasiera), antzerkia, mendiko orientazioa eta toponimia, euskal dantzak, euskal dantzak haurrendako, sukaldaritza osasuntsua, loreekin apaintzea eta sendabelarrak.

Baina arbizuarrek proposamenak egiteko aukera ere badute. Horretarako, banatu den orria udaletxeko postontzian utzi daiteke. Bestela, kultura@arbizu.eus e-posta helbidera mezua bidali daiteke. Udaletik gaztigatu dutenez, ez da derrigorrezkoa izena jartzea. Baina zerbait antolatuz gero, kontaktuak izatea komenigarria dela nabarmendu dute. Azken ohar bat egin dute: taldeak sortzeko gutxieneko kopurua 6 pertsonakoa da.